Borrar

Tolosa Goierri

Haurrentzat udako ludoteka eta zaintza zerbitzua antolatu dituzte

A. N.

alegia.

Lunes, 21 de abril 2025, 19:56

Ludoteka zerbitzua eskainiko du Alegiako Udalak udan. Iaz egin zen formatu bera edukiko du: goizean haur txokoan zaintza zerbitzua egongo da eta goizean ludoteka. Uda honetan ekainaren 23tik uztailaren 24era bitartean eskainiko dute.

Parte hartu nahi duten haurrek izena emateko epea irekita dute jada, apirilaren 30era bitartean. Izena emateko orriak Kultur Etxeko harreran daude eskuragarri eta hauek Alegiako Herri eskolan, Gaztelekuko gurasoen WhatsApp taldeetan edota Udaleko kanaletatik aurkeztu daitezke.

Egitarau zehatza, baita egingo diren jarduerak, prezioak edota bestelako xehetasunak aurrerago jakinaraziko dira. Goizetan haur txokoan egongo den zaintza zerbitzua 07:30etik 09:30era izango da eta ludoteka 09:30etik 13:00etara izango da, HH2tik LH6ra bitarteko ikasleei zuzenduta.

Bestalde, DBHko ikasleei ere zuzendutako ekintzak antolatuko dira aurten ere. Jarduera ezberdinak egin ahal izango dituzte, baita egun batzuetarako irteera ere. Kasu honetan, aurrerago jakinaraziko dira ekintzen datak, baita izena emateko datak.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Haurrentzat udako ludoteka eta zaintza zerbitzua antolatu dituzte