Haurrentzako udaleku irekiak eta haur txokoa antolatu dituzte

Izena emateko epea irekita dago datorren ostiralera arte liburutegian

E. ALBIZU ZEGAMA.

Beste urtetan bezala, Zegamako udaleko haur, nerabe eta gazteen ekimenak eta parte hartzea sustatzeko zerbitzutik, udaleku irekiak antolatu dira ekainaren 24tik uztailaren 30era. Udalekuak astelehenetik ostiralera izango dira eta ordutegiari dagokionean bi aukera egongo dira: 09:00etatik 13:00etara edo 10:00etatik 13:00etara.

2007 eta 2015 urte bitartetan jaiotako haurrei zuzenduta egongo dira. Matrikulari dagokionean, lau ordutarako izena ematen duenak 65€ ordaindu beharko ditu eta hiru ordutarako berriz 55€ (ordainketa izen ematearekin batera egingo da).

Bestalde, haurrentzako zerbitzuaren barnean, udako haur txokoa ere antolatu da 2016an jaiotako haurrentzat. Zerbitzua ekainak 24tik uztailak 30era eskainiko da goizeko 09:00tatik 13:00etara. Haur bakoitzeko ordaindu behar dena, izena ematen duten haur kopuruaren arabera kalkulatuko da.

Epez kanpo

Informazio gehiago nahi duen orok liburutegira gerturatu dezake bertako ordutegian. Eskaintza batean zein bestean izena emateko epea irekita dago maiatzaren 10era arte. Interesa dutenek, liburutegian eman beharko dute izena aipatutako egunetan, 16:30etatik 18:30etara.

Epez kanpoko izen ematerik ez da onartuko.