Haurrentzako jolasekin abiatu ziren Goiazko jaiak

Herritarrek plazan topa egin zuten jaien hasiera ospatzeko. /NÚÑEZ
Herritarrek plazan topa egin zuten jaien hasiera ospatzeko. / NÚÑEZ

Gaur Goiazko II. Gazteen Trikitixa Txapelketa egingo da, besteak beste

NÚÑEZBIDANIA-GOIATZ.

Ohitura den bezala, bazkalondoren bota zuten Goiazko bizilagunek Andre Mari jaien hasierako txupinazoa. Ondoren, txoznan guztientzako pastelak eta txanpaina eskaini zituzten eta topa eginez ospatu zuten jaien hasiera.

Arratsaldean, berriz, haurrez eta gaztez bete zen Goiazko plaza guraso elkarteko kideek beraientzat antolatuko jolasetan aritzeko. Globoak lehertzen, koxkolak-biltzen, aulki jolasean, bizikletarekin zinta-jolasean, pirikailuarekin, eta abar aritu ziren. Amaieran, guztientzako txokolate beroa banatu zen.

Gaur ostegunean, Andra Mari egunean, meza nagusiarekin hasiko da egitaraua 11:15ean. Ondoren, helduentzako hamaiketakoa eskainiko da. Eguerdian pala eta pilota partidak jokatuko dira. Arratsaldean, 18:00etan Goiazko II. Gazteen Trikitixa Txapelketa egingo da. Gauean, Elizagoien ahizpak taldearekin dantzaldia.