Haurren jolasak eta mus txapelketa, gaur festetan

YARZA ABALTZISKETA.

Abaltzisketako San Juan jaiek gaur larunbatean izango dute jarraipena. Goizeko 11:00etan haurrentzako jolasak antolatuko dira eta arratsaldean, 15:30ean, XV. Mus Txapelketa herrikoia jokatuko da. Iluntzeko 21:00etan kantu afaria egingo da. Afaria norberak eraman beharko du.

Bihar, berriz, San Pedro eguna ospatuko da Larraitzen. Goizeko 12:30ean, Meza Nagusia eskainiko da ermitan eta ondoren hamaiketakoa eta trikitilariekin erromeria izango da. Bazkalondoren, berriro jarraituko du erromeriak iluntzera arte.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos