
Tolosa Goierri
«Haurren garapen osoa bermatzeko eskolatik kanpora joan behar dugu»Secciones
Servicios
Destacamos
Tolosa Goierri
«Haurren garapen osoa bermatzeko eskolatik kanpora joan behar dugu»Amaia Núñez
Alkiza.
Lunes, 27 de mayo 2024, 20:38
Basoa eta natura etxetik atera bezain pronto daukate haurrek Alkizan, baina bertara iristea ez da hain erraza gaur eguneko haurrentzat. Eskolan duela zazpi urte jarri zuten martxan Baso Eskola, Haur Hezkuntzako haurrentzako irakasgai bezala eta ikasturte honetan Lehen Hezkun-tzakoentzako moldatutako proiek-tua abiatu dute: 'Mugi Basoan'. Hau azaltzeko, gaur goizean 'Baso-Eskola eta Hezkuntza Ekosoziala' jardunaldian parte hartuko dute Euskal Herriko Unibertsitateak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatuta, Carlos Santamaria Zentroan. Zaldibiako Lardizabal eskolako eta Aizarnazabalgo Basakaitz eskolako irakasleekin egingo den mahai inguruan elkarbanatuko dute beraien esperientzia.
Lehengo ikasturtean hasi baziren ere, irailetik aurrera garatu dute proiektu berri hau. «Baso Eskola Haur Hezkuntzako ikasleekin hasi zen eta Lehen Hez-kuntzara iristean ikusten genuen naturarekiko harreman horren bilaketa eten bezala egiten zela», azaltzen du Vanessa Lopez irakasleak. Izan ere, Baso Eskola 2 eta 5 urte bitarteko ikasleei zuzenduta dago. Astean behin, Alkizan asteazkenetan, basora joan eta bertan ordu eta erdi inguru egoten dira. «Jolas librean oinarritzen da. Helduok denok isilik egoten gara eta ume bakoitzak aukera dauka denbora horretan jolas librean ari-tzeko eta, horrela, autonomia eta sormena garatzeko», zehazten du Ana irakasleak.
Ikasturte batzuetan, 5 eta 6 urteko ikasleak gela berean egon izan direnean, Lehen Hezkuntzakoei ere basoan irakasteko aukera aprobetxatzen zuten: zuhaitzak, uraren zikloa, ibilbideak... «Gure kezka zen nola luzatu Lehen Hezkuntzara, izateko, bide batez, naturarekin lotura handiagoa eta naturako edukiak lantzeko, baina jolasa ere», dio.
Iaz tailerka hasi zinen lan egiten, eta bertan haur bakoitzak beraien interes eta beharren araberako bide pertsonalizatua egiteko aukera du tailer ezberdinen arabera. Zientzia tailerraren barruan 'Zientzia kanpoan' jarri zuten, «baina ez genuen lortzen haurrak naturarekin konektatzea. Aldiz, heziketa fisikoarekin lotutako tailerrak, 'Mugi kanpoan', arrakasta handia zuen». Horrela, aurten zientzia eta heziketa fisikoko konpetentziak hartu eta biak nolabait uztartzea erabaki dute. «Kurrikulumak jasotzen duen ikuspegi ekosozial hori zehar lerro bat da gure tailerretan eta basora joanez oinarri batzuetan sartzen dugu. Izan ere, haurren garapen osoa bermatzeko eskolako hormetatik kanpora joan behar dugu, aire libreko guneak bilatzen», zehazten du Vanessak.
«Haize boladak eta kazkabarra ari duenean ez gara joaten. Haur bakoitzak du bere jantzia. Ematen dugu ordu eta erdiko buelta bat, putzuetan jolastu, eskolara bueltatzen gara eta aldatu egiten dira. Keja izaten da asko zikin-tzen direla, batzuetan lokaztuta joaten direla etxera, baina umeek badakite arropa horrekin zikindu daitezkeela eta ez dira kezkatzen».
Ekogunearen bidez jarri zuten martxan Baso Eskola proiektua, probintziako beste eskola ba-tzuekin batera. Alkiza aukeratu zuten landa eremuko eskola zelako. Urte hauetan guztietan, gurasoen eta herritarrengandik jasotako laguntzari eskertuta daude irakasleak. Haurrentzako egokiak izan daitezkeen baso eta eremuak bilatzen aritu ziren hasieran eta berauek egokitzen ere lagundu dute.
«Herriko gizon batek bere basoa utzi zigun. Gurasoak urtero joaten ziren garbitzera. Basoa kendu arte utzi zigun. Baina lehengo egunean elkarrizketa egin genion eta esan zuen baso bazterrean pagoa landatu duela, sendoena delako, Alkizako onena eta horrela haurrek ez dutela minik hartuko. Ari da baso hori prestatzen gure umeak pixka bat handiagoak direnean horra joateko», azaltzen du Anak. Bitartean, leku alternatiboak ere badituzte. «Ikusten genuen toki berera joanda erre egiten genuela basoa. Beste herritar batek baso bat utzi digu, guk txabola bat egin dugu eta berak, ikusten zuenez zuhaitz bat ez zegoela oso ondo, txabola mugitu eta zuhaitza moztu du. Herrian batzuk asko inplikatu dira laguntzeko».
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.