Haurren egun handia Santakruz festetan

Haurrak keljiran ibili ziren Orexa eta Lizartzako erraldoiekin. /  YARZA
Haurrak keljiran ibili ziren Orexa eta Lizartzako erraldoiekin. / YARZA

YARZA OREXA.

Orexako santakruzak aurrera doaz giro onean. Atzokoan ere, euriak ez zuen jai giroa zapuztu eta herritarrek ederki pasa zuten ekitaldi ezberdinekin. Arratsaldean Orexako eta Lizartzako erraldoiak kalejiran atera ziren herrigunean, eta ondoren txokolate beroa banatu zen guztientzako.

Haurrentzako bereziki prestatutako eguna izan zen atzokoa eta ondo baino hobeto pasa zuten txikienek, besteak beste Ituño magoaren emanaldiarekin. Haurrek ederki pasa zuten magia saioarekin eta gustura lagundu zuten magoa trukuak egiten.

Gaur pilota eta bertsolariak

Gaur igandean, goizeko 11:00etan infantil eta kadete mailako pilota partiduak jokatuko dira frontoian. Infantiletan Arrillagak eta Tolosak Dorronsororen eta Iraetaren aurka jokatuko dute. Jarraian, kadete mailan, Arrillagak eta Iztuetak Amundarainen eta Elolaren aurka jokatuko dute.

Arratsaldean, 18:00etan bertso-jaialdia izango da Andoni Egaña, Ane Labaka, Oihana Iguaran eta Aritz Mujika bertsolariekin. Ondoren, sagardo dastaketa egingo da plazan, Isk&bila txarangak girotua.

Amaieran, oilarraren igoera egingo da, udaletxeko balkoitik kanpandorreraino.