Haurren danborradak eman zien hasiera Lizartzako festei

Haurrek danborrada jo zuten txupinazoaren ondoren plazan. /  ARGAZKIAK YARZA
Haurrek danborrada jo zuten txupinazoaren ondoren plazan. / ARGAZKIAK YARZA

YARZA LIZARTZA.

Ohitura den bezala herriko musikarien kalejirak hasi zuen Lizartzako jaien egitaraua. Uberetako ermitan txupinazoa bota ondoren, trikitilariak zein bandako kideak kalejiran atera ziren herriko plazaraino. Ondoren, haurrek danborrada jo zuten plazan guraso eta herritarren aurrean.

Gaurko egitaraua

Goizeko 9:30ean Lizardi txistulari taldeak joko duen dianarekin emango diote hasiera gaurko egitarauari Lizartzan. Ondoren, 11:30ean haur-jolasak izango dira Txantxariak taldearen eskutik. 13:00etan poteoa hasiko da Lizartzako gaiteroek alaituta eta jarraian, 14:00etan, herri-bazkaria egingo da.

Arratsaldean, 18:00etan, dantza-soka dantzatuko dute herritarrek. Ondoren, 18:30ean, sagardo-dastaketa egingo da. Iluntzeko 21:00etan kalejira egingo da herrian zehar eta jarraian herri-afaria egingo da. Gaueko 23:30ean, zezen-suzkoa izango da, eta gauerdian Iratzar taldearen dantzaldia hasiko da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos