Sei haurrek egin zuten lehen jaunartzea

Sei haurrek egin zuten lehen jaunartzea

Maiatzeko lehen igandean Lehenengo Jaunartzeak ospatu zituen San Migel parrokiak. Aurten sei neska-mutilek, Inko, Maialen, Oier, Kamile, Ionel eta Nadiak, egin zuten jaunartzea eta aldi berean bataio bat ere ospatu zen, Jimenarena. Iñaki Albiztur apaizarekin Juan Mari Uriarte gotzain ohia ere izan zen mezan.