Haurrek ederki pasa zuten bere egunean

Ederki aritu ziren aparrarekin jolasean haurrak./
Ederki aritu ziren aparrarekin jolasean haurrak.

NÚÑEZLARRAUL.

Atzo goizean, gauean kanpatu eta gero, haurrek ederki pasa zuten beraientzako bereziki prestatutako egitarauarekin. Gosaldu eta herriko gazteen altxorraren bila jolasa antolatu zuten haurrentzako. Herrian zehar pista bila aritu ondoren, apar-festarekin amaitu zuten goiza. Jarraian, bazkaria izan zuten Ekomuseoaren kanpoaldeko mahaietan.

Bazkalondoren, haur, gazte, zein helduek ederki pasa zuten puzgarrietan. Gainera, Katillu Txulo elkartean Mus txapelketa jokatu zen. Hogeita zortzi bikote aritu ziren arratsaldean zehar jokoan.

Gaurko egitaraua

Meza Nagusiarekin hasiko da gaurko jai-egitaraua, goizeko 11:00etan. Ondoren, hamaiketako herrikoia egingo da. Arratsaldean, berriz, herri-kirol saioa egongo da 18:00etan. 20:00etan kantu poteoa eta jarraian afaria egingo dute ostatuan umeentzako. Ondoren, helduentzako herri-afaria egongo da Ostatuan. Gauean, Patxuko Nice taldearekin dantzaldia izango da lehenengo. Ondoren, Marmoka taldea eta, amaitzeko, DJ Elepunto.