Haurrek ederki pasa zuten beren egunean

Haurrak altxorraren bila./
Haurrak altxorraren bila.

YARZA ELDUAIN.

Elduaingo haurrek ederki pasa zuten atzo. Eguraldia lagun, goiz guztian altxorraren bila ibili ziren herrigunean. Ondoren, osagarri ezberdinekin mozorrotu ziren eta taldeko argazkia atera zuten, bazkalordura arte jolasean jarraitu aurretik. Gainera, herri-bazkaria izan zuten frontoian herritar guztiek, eta horretarako paella erraldoia prestatu zuten plazan. Bazkalondoren, haurrentzako zein helduentzako jolasak antolatu ziren.

Gaur 9:45ean meza izango da Santa Katalina elizan. Jarraian, emakume raketisten dokumentala 10:30ean, eta Rosa Soroari omenaldia. 11:00etan, pilota partiduak jokatuko dira gaztetxoen artean, eta jarraian hamaiketako herrikoia. Arratsaldean, Maitane eta Bere taldearen kantaldia 18:00etan, eta 19etan txokolatada; 19:30ean, Tio Teronen Semeak taldea.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos