Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Beroari aurre egiteko aukera onena izan zen apar-festa. ARGAZKIAK NÚÑEZ
Haurrek ederki pasa zuten beren egunean Larraulen

Haurrek ederki pasa zuten beren egunean Larraulen

NÚÑEZ

LARRAUL.

Sábado, 5 de agosto 2017, 00:11

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

San Esteban jaiak giro ederrean doaz aurrera eta atzokoan haurren eguna izan zen Larraulen. Goizean zehar altxorraren bila aritu ziren herriko haurrak. Gazteek utzitako pistak jarraitu zituzten saria lortzeko. Ondoren, apar-festa izan zen guztientzako plazan. Ederki pasa zuten aparrarekin jolasean haurrek eta gazteek, egiten zuen beroari aurre eginez.

Ohitura den bezala, denek elkarrekin bazkaldu zuten Ekomuseo ondoko zelaian. Bazkalondoren, puzgarriak izan ziren haurrentzako eta helduentzako. Frontoian txikienentzako puzgarriak eta jokoak zeuden. Nahi adina salto eta jolas egin zuten arratsalde guztian. Plazan, berriz, gazte eta helduentzako oreka-puzgarria zegoen. Gustura aritu ziren elkarren aurka lehian.

Gaurko egitaraua

Gaur larunbata, 12:30ean auto istripu baten erreskate simulakroa egingo dute DYAko kideek. Arratsaldeko 18:00etan herri kirol erakustaldia eskainiko dute herritarrek plazan. 20:30ean barrikotea izango da Urbeltz plazan. Ondoren, 23:00etan DJ Urkiren emanaldia hasiko da eta goizaldeko 03:00etan baratxuri zopa izango da.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios