Asteasu
Haurrak protagonista San Pedro bezperanHaurren eguna izan zen larunbata honetan San Pedro jaietan. Goiz eta arratsaldez, nahi adina jolas egiteko aukera izan zuten haur eta gaztetxoek Usarrabi frontoian egon ziren puzgarri eta jolasekin. Gainera, gaztetxoek elkarrekin bazkaldu zuten plazan. Iluntzean, berriz, sagardo dastaketa eta patata tortilla txapelketa egon ziren, herritar zein bisitari ugari elkartu zituena.
Igande honetan herriko zaindariaren eguna ospatuko dute. 11:00etan meza nagusia ospatuko da eta, ondoren, dantza-soka, esku pilota partidak eta hamaiketakoa. Arratsaldean herriko musikarien kalejiraren ondoren, bertso saioa egongo da.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.