Anoeta
Haurrak protagonista Korputs EguneanGoiz zein arratsalde nahi adina jolas egin zuten beraientzat antolatutako ekitaldietan
Alaitasunez aurre egin zioten anoetarrek ostegunean bero sargoriari. Haurren eta mozorroen eguna izan zen Korputs eguna eta egun guztian ederki pasatu zuten. Goizean nahi adina jolas egin zuten elizako arkupean zeuden mahai-jokoetan eta frontoiko puzgarrietan. Goiza amaitzeko, apar-festarekin freskatu ahal izan ziren.
Arratsaldean, 'Garbijaia' ikuskizunean murgildu ziren dantza eta kanta ugari eginez. Gaztetxoak egun guztian mozorrotuta egon baziren ere, iluntzeko saiheski-jaterako animatu ziren helduak mozorrotzera.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.