Haurrak protagonista gaur San Pedro jaietako hainbat ekitalditan

IMANOL ARRATIBELASTEASU.

Haurren eguna ospatuko da gaur San Pedro Jaietan. 11:00etan Haurren txupinazoa jaurtiko da. Jarraian, haurren krosa eta marrazketa lehiaketa. 12:00etatik 14:00etara, haur parkea egingo da pilotalekuan. 14:00etan, umeen bazkaria. 15:00etatik 17:00etara, haur parkea pilotalekuan. 17:30ean, Txan magoa plazan. 18:00etan, gizonezkoen Pala Txapelketako finala. 19:30ean, txupinazoa indarkeria matxistaren aurkako tailerrean parte hartu duten gazteen eskutik. Jarraian, kalejira txistulariekin, buruhandiekin eta Zizurkilgo erraldoiekin. 22:30ean, bertso-saioa egingo da plazan Andoni Egaña, Nerea Ibartzabal, Maialen Lujanbio eta Haritz Mujikarekin. Gai-jartzailea Amaia Agirre izango da. Ondoren, kalejira tabernaz taberna, Izer eta Alabier, Laja eta Narbaizarekin.

Bihar kuadrilen eguna ospatuko da. 11:30ean, Asteasuko Pilota Eskolako Txapelketako finalak jokatuko dira. Aratz Agirrezabal eta Iker Izagirre arituko dira eskuz eta palaz, Naroa Beobide eta Maddi Urkola. 12:00etan, kuadrilen triki poteoa musikaz lagunduta.

Ondoren, Ikurrinaren ekitaldia. 14:30ean kuadrilen arteko bazkaria. 16:30ean, zezen txikiak eta poniak. 18:30ean, sakatu elektrotxaranga. 22:30ean, zezen suzkoa. Jarraian, Euskorleans Dixie Band, musika kalean. 00:30ean, Josu Rodriguez DJa plazan.