Borrar
Play back emanaldi koloretsu eta alaia eskaini zuten gaztetxoek atzo. Txikienak puzgarrietan salto eta salto ibili ziren. ARGAZKIAK: NUÑEZ
Haurrak protagonista Azintzio jaietan

Haurrak protagonista Azintzio jaietan

80ko hamarkada da gaur egingo den mozorro egunaren gaia

NUÑEZ

LEGORRETA.

Sábado, 12 de mayo 2018, 00:29

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Legorretako Azin-tzio jaiak giro onean doaz haurrera ekitaldi ugarirekin. Atzo goiz guztian haurrentzako puzgarriak izan ziren plazan. Haurrek nahi adina salto eta jolas egin ahal izan zuten.

 Aldi berean, Aldaieta jubiuen elkarteko kideentzat toka, bote eta igel txapelketa antolatu zen. Tokan, Mikel Kerejetak lortu zuen garaipena eta Jose Antonio Artola izan zen bigarren. Lehiaketaz kanpo, Fausto ikaztegietarrak lortu zuen txapan kolpe gehien jotzea. Botean, Juan Indiasek irabazi zuen eta Miguel Caro izan zen azpitxapeldun. Igelean, Juanito Gaztañaga izan zen garaile eta Juan Indias bigarren.

 Arratsaldean, berriz, haurren play-back emanaldia izan zen. Emanaldi alai eta koloretsua osatu zuten mota guztietako musika eta dantzekin herriko haurrek eta gaztetxoek osatutako taldeek: Irrien Lagunak, Paristin natorren, Aske matte aske bizi, Nora, Sueños de color, Lovers the Sun eta New Rules besteak beste. Amaieran, epaimahaiaren puntuazioa gehitu ondoren, seigarren mailakoek irabazi zuten 'Periferia' abestiarekin, bigarren izan ziren bostgarren mailakoak 'Footloose' abestiarekin eta hirugarren bigarren mailakoak 'Lokaleko leihotik' abestiarekin.

  Bestalde, ostegun gauean, plaza herritarrez bete zen Tio Teronen Semeak dantza taldeak eskainitako emanaldira. Ikusleek gustura ikusi zuten umorea eta euskal dantzetan oinarritutako koreografiak uztartzen dituen ikuskizuna eta gogoz txalotu zuten dantzarien lana. Ondoren, frontoian asto lasterketa antolatu zen. Parte hartzaileek zaldi puzgarrien gainean saltoka pilotalekuko kantxan jarritako ibilbidea osatu behar izan zuten. Zaldunek abilezia erakutsi zuten erorikorik ez izaten saiatuz.

Txakolin dastaketa

Legorreta 80ko hamarkadara itzuliko da gaur, hori baita mozorro eguneko gaia. Goizeko 10:00etatik aurrera, egun guztian Burrunba elek-trotxarangak alaituko ditu herriko txokoak. Txakolin dastaketa egingo da 13:00etan Iraunkorrak txarangak alaitua plazan eta, aldi berean, Herriko XXXVI. Paella Txapelketari hasiera emango zaio. Parte hartzaileek arratsaldeko 14:00ak arte izango dute paellak aurkezteko epean. Ondoren, lagunarteko herri bazkaria egingo da Selektorrak taldeak 80. Hamarkadako musikarekin alaituko duena. 18:00etan gazte eta helduentzako wipeout puzgarria egongo da plazan.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios