Haurrak komisario bilakatzen direnean

Erakusketa osatu duten haur batzuk. / ZUMALAKARREGI MUSEOA
Erakusketa osatu duten haur batzuk. / ZUMALAKARREGI MUSEOA

Zumalakarregi museoak 10 urteko haurrek egindako erakusketa irekiko du gaur eta hilaren 12ra arte egongo da ikusgai

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ORMAIZTEGI.

Haur baten ondarea, bere objekturik preziatuena izan daiteke: 3 urtetatik duen panpina edo bere aurretik anai-arrebek erabilitako haur mantatxoa. Zumalakarregi Museoak ikasleei ondare kontzeptua gerturatzeko asmoz, eta honen babesaren sustatzea helburu, erakusketa baten kargu ipini ditu haurrak.

Saio ezberdinetan garatzen den urteroko tailer hauen bidez, Ormaiztegiko San Andres eskolako bosgarren mailako ikasleekin lan egin du museoak ondare kulturala lantzeko.

Ondare tailerrari amaiera biribila emateko, ikasleek beraiek gauzatutako erakusketaren inaugurazioa egiten da. Bertan, ikasleen ondarearen ikuspegitik hautatuak izan diren objektuak izango dira.

«Ikasleen inplikazioa oso altua izan da, proiektuaren amaieran erakusketa bat egingo dela jakitea motibazio handi bat baita gaia lantzerakoan», dio Eider Arrutik, Zumalakarregi Museoko hezkuntza arduraduna eta tailer honen koordinatzailea.

Gaur arratsaldean, 17:00etan, aurkeztuko da erakusketa Zumalakarregi Museoan. Inaugurazioan bideo bat proiektatuko da, ikasleek beraiek hautatutako objektua erakutsiz, eta beraientzat ondarea zer den azalduz: beraien aurpegia agertzen den liburu batetik hasita aitonak hil aurretik emandako erlojura arte. Azkenik, erakusketara gerturatzen diren txiki eta handientzat lunch bat izango da.

'Gure ondarea'

Gainera, saio hauetan, Zumalakarregi Museoaren alderdirik izkutuenak ezagutu ahal izan dituzte haurrek. Pieza berri baten egingo lukeen moduan (dohaintza, erosketa edo zesioa), ikasleek, museoaren barnean ibilbide osoa egin dute artxiboan kondizio berezietan gorde arte (argiztapena, tenperatura, ...).

'Gure ondarea' ikusgai egongo da Zumalakarregi Museoko aldi baterako erakusketen gelan datorren ostiralera arte.