Haurrak izango dira gaur protagonista San Esteban jaietan

Maria Teresa Arana alkateak irakurri zuen pregoia. /  NÚÑEZ
Maria Teresa Arana alkateak irakurri zuen pregoia. / NÚÑEZ

Pello Joxeperen jeitsierak eman zien hasiera atzo festei

NÚÑEZLARRAUL.

Pello Joxeperen jaitsierarekin hasi zituzten larrauldarrek herriko jaiak. Maria Teresa Arana alkateak irakurri zuen aurtengo pregoia herritar guztiei jaiak ondo pasatzea opa eginez. Aneli Urbietak bota zuen txupinazoa udaletxeko balkoitik eta, ondoren, gozokiak eta ur-globoak bota zituzten bertatik herriko gazteek.

Txupinazoarekin batera jaitsi zen Pello Joxepe kanpandorretik eta buruhandiak atera ziren. Txikienek ederki pasa zuten buruhandiekin jolasean.

Gaur goizean, 10:00etan haurrentzako gosaria izango da gaueko kanpaldiaren ondoren. 11:00etan, herriko gazteek haurrentzako altxorraren bila jolasa antolatuko dute herrian zehar, eta eguerdian apar-festa izango da. 14:00etan haurren bazkaria izango da eta 15:00etatik aurrera puzgarriak egongo dira haurrentzako eta helduentzako.

Arratsaldeko 16:00etan mus-txapelketa antolatuko da, eta 20:30etik aurrera barrikotea izango da Urbeltz plazan. Ondoren, mozorro-festa egingo da.

Gaueko 23:00etan Jo Ta Txo DJaren emanaldia hasiko da eta goizaldeko 3:00etan baratxuri-zopa banatuko da.