Haur eta gaztetxoei zuzendutako udako jardueren eskaintza prest du Udalak

Udaleku itxietan izena ematen dutenak Iturenera joango dira bi txandetan banatuta: uztailaren 1etik 5era DBH 1etik 2

AMAIA GOIKOETXEA ALEGIA.

Udaleku irekiak eta itxiak, multikirola eta piraguismoa dira aurten Alegiako Udalak herriko haur eta gaztetxoei uda garairako eskainiko dizkien jarduerak. Udaleku itxietan izena ematen dutenak Iturenera joango dira bi txandetan banatuta: uztailaren 1etik 5era DBH 1etik 2.

Batxilergora bitarteko gaztetxoak joango dira, eta uztailaren 8tik 12ra Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetakoak. Txanda bakoitzak 100 euroko prezioa du eta plazak mugatuak dira. Informazio bilera irekia maiatzaren 7an, hurrengo asteartean, egingo da 18:00etan kultur etxean.

Udaleku irekiak 2015a baino lehen jaiotako umeentzat dira, eta hauek ere bi txandetan antolatu ditu Udalak: lehenengoa uztailaren 1etik 12ra eta bigarrena hilaren 17tik 30era. Txanda bakarrean izena emateak 41 euro balio du eta bi txandetan parte hartzeak 72 euro.

Multikirola, berriz, Lehen Hezkuntzako hirugarren mailatik aurrerako gaztetxoei zuzenduta dago, eta uztailaren 1etik 12ra eskainiko da, 46 eurotan. Piraguismoa ere adin horretatik aurrerakoei eskaintzen zaie, uztailaren 22tik 26ra bitartean, 26 euroren truke.

Jarduera guztietarako izena emateko epea maiatzaren 13tik 17ra egongo da zabalik kultur etxean. Informazio gehiago nahi dutenek kultur etxera jo dezakete.

Begiraleak

Jarduera horietarako begiraleak kontratatuko ditu Alegiako Udalak (piraguismorako izan ezik). Interesatuek kultur etxean aurkeztu beharko dituzte euren kurrikulumak maiatzaren 17a baino lehen. Kurrikulumak aurkezterakoan hautagaiek zein jardueratan lan egin nahi duten zehaztu beharko dute. Informazio gehiago nahi dutenek kultur etxera jo dezakete.

Ur kontagailuak

Gipuzkoako Urakek jakinarazi du hasi dituela Alegian 2019ko lehen hiruhilekokoari dagozkion ur kontagailuen irakurketak. Etxetik kanpo aurkitzen diren herritarrek, irakurleak etxean utziko dien jakinarazpen zedula betez eman dezakete irakurketaren berri, kontagailuaren irakurketarik ez izateak euren hurrengo erreziboan eragina izan baitezake. Irakurketa horren berri emateko eskura dituzte ohiko bideak: Gipuzkoako Uraken bulegoak, 902 302 222 eta 943 318 602 telefono zenbakiak eta www.gipuzkoakour.eus atari digitala.