Hasi dira Saninazio jaiak

Artea taldeko dantzariek emanaldia eskaini zuten frontoian. /  NÚÑEZ
Artea taldeko dantzariek emanaldia eskaini zuten frontoian. / NÚÑEZ

NUÑEZALTZO.

Altzon hasi dituzte jada San Inazio jaiak. Txupinazoaren ondoren, marrazki lehiaketako sariak banatu zituzten herriko haurren artean, eta Artea taldeko dantzariek emanaldia eskaini zuten. Aurten euriagatik frontoian egin behar izan bazuten ere, giro ederra izan zen egun guztian zehar. Jarraian koadrilek bere paellak prestatu zituzten, tamaina eta kolore guztietakoak, gazteek eta helduek.

Gaur goizeko 11:00etan jubilatuentzako hamaiketakoa eskainiko da. Gero, 12:30ean, herri-kirol jaialdia izango da plazan Urra harri-jasotzailearekin eta Alkizalete, Urteaga, Maika Aristegi eta Irati Astondoa aizkolariekin. Bazkalondoren, 15:30ean, plater hausketa egingo da eta 17:00etan pilota-partidak jokatuko dira herriko gazteen artean. 19:00etan entzierro txikia eta 19:15ean, Xabi Solanoren kontzertua. Azkenik, gaueko 21:00etan zahagi-ardoa antolatuko da Fan&Go taldearekin.