Borrar
Dantza emanaldia eskaini zuten haurrek eta gazteek. ARGAZKIAK YARZA
Hasi dira San Lorenzo jaiak Ikaztegietan

Hasi dira San Lorenzo jaiak Ikaztegietan

YARZA

IKAZTEGIETA.

Viernes, 10 de agosto 2018, 00:18

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Atzo goizean, hilaren 9an, bota zen Ikaztegietan aurtengo San Lorenzo jaiei hasiera emango dien txupinazoa. Ina Agirre izan zen pregoilaria eta txupinazoa botatzeko arduraduna. Herritar ugari hurbildu ziren plazara jai giroaz gozatzeko eta ondoren dantza emanaldia eskaini zuten herritarrek.

Jarraian, zinta-karrera antolatu zen. Haur eta gaztetxoak gogoz saiatu ziren bizikleta gainean, oreka galdu gabe zintak hartzen. Beste aldetik, bazkaria elkarrekin egin zuten haurrek plazan eta arratsaldean nahi adina jolas egin zuten puzgarrietan, eta oso ondo pasa zuten.

Gaur San Lorenzo eguna

Gaur San Lorenzo eguna ospatuko dute Ikaztegietan. Goizean, 11:15ean Meza izango da elizan eta ondoren txakolin-dastaketa egingo da. Arratsaldean, 17:30ean, bertso-pelota mistoko partidak jokatuko dira: Mikel Olazabalek eta Maite Ruiz de Larramendik osatutako bikoteak Egoiz Amantegiren eta Patri Espinarren aurka arituko dira. Lehenengoei Andoni Egañak lagunduko die bertsotan, eta bigarren bikoteari Iratxe Ibarrak.

Ondoren, arratsaldeko 19:30ean, Tio Teronen semeak dantza taldeak 'Festamentua' emanaldia aurkeztuko du. Jarraian herri-afaria egingo da eta Ikaztegieta Kantari. Gauerdian, Mirari, Aintzane eta Lutxurditxorekin erromeria hasiko da eta ondoren Afterlontxa Musika Alternatiboarekin.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios