Hasi dira Albizturko jaiak

Txikienek ere jokatu zuten pilota jaialdian. /  NÚÑEZ
Txikienek ere jokatu zuten pilota jaialdian. / NÚÑEZ

NÚÑEZALBIZTUR.

Atzo hasi zituzten Albizturren Andre Mariaren Jasokundeko jaiak. Eguerdian bota zuten txupinazoa udaletxeko balkoitik. Herritar ugari gerturatu ziren plazara jaien hasiera ospatzeko. Arratsaldean, berriz, herri-kirol jaialdia eskaini zuten herriko gazteek. Ikuslez bete zen plaza eta gogoz txalotu zituzten parte hartzaile guztiak.

Gaur goizean, altxorraren bila jolasa antolatuko da herrian zehar 12:30etik aurrera. 16:00etan, berriz, haurrentzako tailerra egingo da, eta 19:00etan Albiztour txirrindulari-lasterketa antolatuko da Bentatik plazaraino. Ordu berean, patata-tortilla lehiaketa antolatuko da. Egunari amaiera emateko pintxo-poteoa izango da plazan Ansorregi eta Larrañaga trikitilariek girotua.