'Handia' filmaren emanaldia plazan gaur

YARZA

Altzoko udalak 'Handia' filmaren proiekzioa antolatu du gaur ostiralean, gauean, herrian bizi izan zen Miguel Joaquin Eleizegiren bizitzaren ingurukoa. Emanaldia 22:30ean hasiko da eta plazan izango da. Eguraldi txarra bada frontoian egingo da.' Handia' filmak Espainiako zine akademiaren Goya sarietan 13 izendapen zeuzkan eta 10 sari lortu zituen. Euskal zinemarentzat gau historikoa izan zen, sariotan aurrekaririk ez baitzuen Jon Garaño eta Aitor Arregiren filmak lortu duenak. Donostiako Zinemaldian, epaimahaiaren sari berezia jaso zuen.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos