Gurutze Deunaren jaiak gaur hasiko dira Urkian meza, bazkari eta errormeriarekin

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ITSASONDO.

Itsasondoko auzoa den Urkian, aurten ere, dena pronto gaurtik igandera bitartean Gurutze Deunaren Egunaren inguruan 'Urkiko jaien bartzordeak'antolatu dituen festak ospatzeko. Jai egitaraua gaur, Gurutze Deunaren Egunean, jarriko da martxan 11:00etan meza nagusiarekin. Meza ostean, hamaiketakoa egingo da Ostolaza eta Lutxurdio trikitilariekin. 14:30ean bazkaria eta eguna behar bezela bukatzeko, 19:00etan, erromeria, Ostolaza eta Lutxurdiorekin.

Bihar 18:30ean XXXVI. Mus Txapelketa, 21:00etan lagun arteko afaria, eta 23:00etan erromeria Olarte eta Larrañaga trikitilariekin.

Toka txapelketa

Eta igandean, maiatzak 5, kasu honetan 9.45ean, meza nagusia, ondoren hamaiketakoa Laja II eta Lutxurdio trikitilariek alaituta,14:30ean bazkaria, 18:30ean XXXVI. Toka Txapelketa eta segidan, erromeria Laja II eta Lutxurdiorekin.

Ohitura legez, jaien alde arkume bat zozketatuko da eta zenbaki irabazlea igandean 20:00etan bertan aterako da.

Beste aldetik, larunbateko afarira edo biharko eta igandeko bazkarira joateko asmoa dutenei aipatu komenigarria dela aurrez telefonoz deitzea. Zenbaki honetara deitu behar da: 943889367.