Gurpil gainean ospatu zituzten Andre Mari jaiak

Helduak igoera betean. /  YARZA
Helduak igoera betean. / YARZA

NÚÑEZBALIARRAIN.

Baliarraingo jaiak giro ederrean doaz aurrera. Atzo goizean LVII. Txirrindulari igoera ospatu zen. Berrogeita hamar haur, gazte eta heldu inguruk parte hartu zuten lasterketan. Arratsaldean, berriz, pilota partiduak jokatu ziren.

Gaur, ostiralean, mezarekin hasiko da egitaraua, goizeko 11:00etan. Ondoren, adinekoentzako hamaiketakoa eskainiko da. Arratsaldeko 15:00etan puzgarriak izango dira, eta 18:00etan txapel-jaurtiketa antolatuko da. 20:00etan herri-afaria egingo da, eta jaiei amaiera emateko, Bide Batez taldearen ikuskizuna.