«Gure lana borondatezkoa da, baina badu ordaina»

Nagusilaneko taldea, Izalbirari ekiteko prest. /  M.C. ELORZA
Nagusilaneko taldea, Izalbirari ekiteko prest. / M.C. ELORZA

2009an eratu zen Nagusilanen taldea eta aste honetan hasi den Izalbira de aurrera eraman duen proiektuetako bat

M.C. ELORZA IDIAZABAL.

Badira urte batzuk Idiazabalen Nagusilanen talde bat sortu zela. Ordutik Gipuzkoako beste herri askotan ere lanean ari den elkarte honetako kideak, batez ere, adineko jendearen beharrei erantzuna ematen saiatu dira. Izalbira da horietako proiektu bat. Asteartean hasi ziren aurtengo ibilaldiak, aitzaki bikaina Nagusilanek Idiazabalen egiten duen lana hobeto ezagututzeko.

Antonio Berasategi idiazabaldarra da Nagusilanen arduradunetako bat. 2009 urtean eratu zen Idiazabalgo taldea. Aurretik Goierrriko beste herri batzuetako ordezkariekin hartu emana izan zuten eta «ikastaro txiki bat eginda, lanean hasi ginen». Nagusilanen helburu nagusia bakardadea edo horrelako beste gabeziaren bat sentitzen duen pertsonengana gerturatu eta laguntza eskaintzea da.

«Uste dugu norahi daudela horrelako kasuak. Egia da herri handi eta hiri aldeetan nabari diela gehiago eta horretarako arazoak .Herri txikietan gertutasuna handiagoa dago eta familiaren eta lagunen elkartasu handiago da.Baina hala ere, gizarte modernoan bizimodua geroz eta indibidualizatuagoa da eta ugaritzen ari dira babesik ez dutenen arazoak», dio Berasategik.

Nagusilan eratuta «arazo horiei erantzuteko gaitasun handiago dugu», bere aburuz, izan ere antolatuta egotea «beti dana ona» eta zenbat eta indar gehiago izan, «orduan eta hobeto erantzun ahal izango diegu jendearen beharrei».

Pilarreneko Zentroan eta Segurako Egoitzan dabiltza batez ere, behar dutenei enkarguren bat egin, medikuarengana lagunduz «edo janari bilketan eta partiketan».

Nagusilanen lanean aritzeko lehenik eta behin «gogoa, borondatea» behar da. Hortik aurrerakoa bakoitzak eskaini ahal duena da. «Inori ez zaio eskatzen neurriz kanpoko ahalegina. Gure lana borondatezkoa da guztiz», baina baduela ordaina nabarmentzen du Berasategik. «Beste bati zerbaitetan laguntzea itxuraz ikuskeria bat bada ere gauza handia da eta norberarentzat, berriz, aberasgarria oso».

Izalbira

Astean behin adineko jendeak egiten duen ibilaldi txiki bat da Izalbira eta giro ederra izan da aurreko urteetan. Oraindik ere inguratu ez den jendea bada.

Astearte batean goizeko 11:00etan plazara joan eta proba egitera animatu nahi dituzte herritarrak.

«»zindunei laguntzeko ere behar dugu jendea. Nahi badute, gainera, Nagusilanen ere lekua badutela adierazi nahi geniake.Kezka pixka-pixka bat duenari ez zaio damutuko pauso hori ematea. Guk geure aldetik,beso zabalik hartuko genuke horrrelako edonor».

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos