Guraso eskola antolatu da ikasturte honetarako

NÚÑEZLEGORRETA.

Udaleko gizarte zerbitzuek Guraso Eskola jarri du martxan ikasturte honetarako Ugaro herri eskolako eta haur eskolako gurasoei zuzenduta. Saioak urritik maiatzera izango dira, astelehenetan 18:00etatik 19:30etara eta Olatz Berastegik gidatuko ditu. Parte hartu nahi dutenek udaleko gizarte zerbitzuetan izena eman beharko dute, bertara joz, 943085290 telefonora deituz edo gizarte@legorreta.eus helbidera idatziz. Guraso eskola antolatzeko gutxienez zortzi pertsonako taldea beharko da.

Ikasturtean besteak beste ondorengo gaiak landuko dira: Haurren garapen ebolutiboa; sozializazioa; sexualitatea, gorputz irudia, norbere buruarekiko eta besteekiko harremana; Limiteak eta arauak, gurasoen rola; kirola, denbora librea, jolasaren garrantzia; familia estruktura eta familia oreka; eta komunikazioa, asertibitatea.

Ikasturteko kostua 20 eurokoa izango da pertsonako. Hala ere, haur baten bigarren zaintzaile edo arduradunen bat apuntatuko balitz 30 eurokoa izango litzake.