Grap Hik topaketetako kontzertua bihar

NÚÑEZALKIZA.

Papera, grafika-lanak eta artista liburuei buruzko Grap Hik topaketen baitan kontzertua izango da bihar 19:00etan. Miren Aranburuk eta Jean Louis Hargousek eskainiko dute emanaldia. Gainera, Ihintza-Chloë Hargousen argazki-erakusketa ikusi ahal izango da, eta Juan Kruz Igerabidek poema-emanaldia eskainiko du.

Ondoren, elkartasun-afaria izango da nahi dutenentzako. Afariaren prezioa 12 eurokoa izango da.