Tolosa Goierri
Gorritiko Gaztelura irteera antolatu da larunbat honetarakoSecciones
Servicios
Destacamos
Tolosa Goierri
Gorritiko Gaztelura irteera antolatu da larunbat honetarakoA. N.
LIZARTZA.
Martes, 14 de enero 2025, 20:16
Lau Gaztelu irteera sortaren baitan, Otsabio Kirol Taldeak Gorritira irteera antolatu du larunbat honetarako, urtarrilaren 18rako. Oraingoan ere bi ibilbide prestatu dituzte eta Santa Barbara baselizara iritsitakoan, gazteluaren hondarren gainean eraikia izan zena hein batean, Joxe Angel Bernalek eraikinaren eta bere historiaren inguruko azalpenak emango ditu.
Ibilbide luzeko partaideak Lizartzako plazatik abiatuko dira 08:00etan Gorritira oinez joateko. 16 kilometroko ibilbidea egingo dute, 1.000 metroko desnibelarekin.
Ibilbide laburrean, Lizartzatik autoz joango dira Gorritiraino, 09:30ean egin dute hitzordua plazan, eta bertatik oinez igoko dira garai batean gaztelua egon zen gaineraino. Irteerara joateko ez da beharrezkoa aurrez izena ematea.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
San Pedro, un barrio de Mucientes que recuerda a Hobbiton
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.