
Tolosa Goierri
Gorosmendin egingo da aurten Gipuzkoako Larreen Irekiera EgunaSecciones
Servicios
Destacamos
Tolosa Goierri
Gorosmendin egingo da aurten Gipuzkoako Larreen Irekiera EgunaAmaia Núñez
berastegi.
Viernes, 11 de abril 2025, 19:41
Udaberriarekin batera, nekazari eta abeltzainentzako denboraldi berri bat hasten da. Ganadua goi larreetara igotzeko aukera izango dute aurten ere eta, oraingo honetan, Berastegiko Gorosmendin egingo da lurralde mailako ekitaldia.
Gipuzkoako Larreen Irekiera apirilaren 27an ospatuko da. Ekitaldi «polita eta xumea» izango da, Andoni Zuriarrain Berastegiko alkateak aurkezpenean azaldu zuenez. Abeltzainei urte guztian zehar egiten duten lanaren aitortza egingo diete. Era berean, abeltzaintza estentsiboaren onurak balioan jarri nahi dituzte.
Ikusmira gehien, dena den, mendiko larreen irekiera sinbolizatzen duen abereen igoera izango da. Herritar zein bisitari guztiei zuzendutako ekimena izango da.
Berastegin 2019an hasi ziren herriko larre komunalen irekiera ekitaldia egiten «lehen sektoreari begira herritik egiten ari den apustu finkoaren baitan». Gaur egun 75 hektarea inguru kudeatzen ditu Etorlurrek, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, ganaduzaleen eta Udalaren arteko elkarlanarekin, «eta zabaltzeko asmoa dugu». Orain arte herri mailan egite zen ekimena eta aurten probintziako ekitaldia hartzeko gogotsu daude.
Datozen astetan Gipuzkoako natura eta lehen sektorearen balioa azpimarratzeko antolatu diren ekitaldien artean kokatzen da Gorosmendin egingo dena. «Nekazaritza eta natur ingurunea txanpon beraren bi aldeak dira», adierazi zuen Xabier Arruti Lurralde Oreka Berdeko diputatuak antolatu diren ekintzen aurkezpenean. «Duela 1.000 urte lehen aldiz 'Ipuskoa' izendapena idatziz jaso zuen dokumentuak, gure identitate kolektiboaren adierazgarri, gure ingurune naturalarekin eta elikadura-subiranotasunarekin dugun harremana erakusten du. Natura eta lehen sektorea balioan jartzeko aukera eskaintzen digu, eta ekitaldi hauek gure konpromisoa berresten dute naturaren eta lehen sektorearen alde».
Era berean, Natura Parkeen Eguna ere ospatuko da aurten. Bi jardunaldi egingo dira, bata Aiako Harria Parke Naturalean ekainaren 1ean, eta bestea, Aralarko Parke Naturalean, ekainaren 8an. Oiartzungo eta Abaltzisketako Udalekin elkarlanean antolatu dira. Aralarren, Arritxulegi ingurunean egingo da eta, besteak beste, ingurumen-hezitzaileekin bisitak eta erakustaldiak egingo dira. Hauetara joateko izena ematea ezinbestekoa izango da, baina horren inguruko argibideak datak gerturatu ahala azalduko dituzte.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La NASA premia a una cántabra por su espectacular fotografía de la Luna
El Diario Montañés
Encuentran muerta en un río a la actriz Sophie Nyweide
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.