Goimeni artilea entregatzeko azken eguna, gaur

RUFINO IRAOLA ZALDIBIA.

Goimenek hasitako ekintzaren bidez, artilea bilduko da (gaur da azkeneko eguna) Beasaingo Salbatore auzoan, Sasietaren bulego ondoan, gaur izango da horretarako azken eguna.

Artilea, latxa arrazako ardien produktua izan da; eta era batera edo bestera orain arte enplegatu da. Gaur egun ordea, oso zaila da artilea erosiko duenik topatzea. Dena dela, sektorea artilearekin I+G hainbat programa desberdin burutzen ari da.

Goierrin sortutako artileari irtenbidea emateko, Goimenek, Goierriko landa garapeneko elkarteak alegia, artilea biltzeko lekua egokitu du.

Bilgunea Beasaingo Salbatore auzoan, Iturralde-txikiko industrialdeko zelai batean kokatu da. Hemen saka daitekte lekua non dagoen jakiteko. Bilgunean artilea soilik utz daiteke, ontziratu edo lotu gabe, hau da, zakutan sartu edo sokaz lotu gabe. Bestela, ezingo da prozesatu.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos