Borrar

Tolosa Goierri

Goierriko zazpi bikote Euskal Herriko mus final handira sailkatuta

J. Z.

itsasondo.

Lunes, 24 de marzo 2025, 19:49

Larunbatean jokatu ziren Euskal Herriko XVI. Mus Txapelketaren herrialdekako finalak, eta Gipuzkoakoa Itsasondoko Errota pilotalekuan izan zen. Bertan, Goierriko 30 bikote lehiatu ziren, eta horietatik zazpik lortu dute apirilaren 5ean, Zigoitian (Araba), jokatuko den Euskal Herriko final nagusirako txartela.

Zaldibiako kanporaketan sailkatu ez arren, ordezko modura Itsasondoko finalera joan zn Beni Gallurralde-Arantxa Luluaga bikotea, eta maila bikaina erakutsi zuen. Finalera iristea lortu zuten, baina azkenean Hernaniko Ander Lizeaga eta Aiatz Hernani izan ziren irabazleak, Gipuzkoako txapela eskuratuz.

Goierriko finalisten artean, Gallurralde eta Luluagak bigarren postua eskuratu zuten, eta haiekin batera beste sei bikotek ere lortu zuten final nagusirako sailkapena. 7. postuan Ojanguren eta Aranburu (Olaberria) sailkatu ziren, 14. Lasa eta Mujika (Itsasondo), 16. Iruretagoiena eta Arratibel (Ataun), 23. Imaz eta Jauregi (Mutiloa), 28. Altuna eta Sarasola (Mutiloa), 32. Igartzabal eta Arratibel (Lazkao).

Euskal Herriko final nagusia apirilaren 5ean jokatuko da, Zigoitian (Araba).

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Goierriko zazpi bikote Euskal Herriko mus final handira sailkatuta