
Tolosa Goierri
Goierriko sei talde arituko dira lehian herriartekoanSecciones
Servicios
Destacamos
Tolosa Goierri
Goierriko sei talde arituko dira lehian herriartekoanAurtengo Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketaren kanporaketen zozketa egin berri da jada. Aurtengo edizioan guztira 21 herri lehiatuko dira: eskuz 21, larruzko paletan eta pala motzean 6, gomazko paletan 14 eta zesta puntan 3. Herri horien artean Goierriko sei ordezkari izango dira: Ataun, Beasain, Lazkao, Zaldibia eta Zegama eskuz, eta Ordizia paletan. Lehenengo kanporaketak maiatzaren 4an eta 11n jokatuko dira.
Eskuzko txapelketan Goierriko bost herrik hartuko dute parte. Zegamak Astigarraga izango du aurkari lehenengo kanporaketan: joaneko partida maiatzaren 4an , eta itzulerakoa 11n.
Lazkaok Zestoaren aurka jokatuko du. Lehen partida etxean izango da, eta bigarrena kanpoan.
Beasain eta Ataun bigarren kanporaketan sartuko dira lehiara. Beasainek Zegama-Astigarraga arteko irabazlearen aurka jokatuko du maiatzaren 18an eta 25ean. Ataunek, aldiz, Aretxabaleta edo Azkoitia izango ditu aurkari.
Zaldibiak bere ibilbidea hirugarren kanporaketan hasiko du. Ekainaren 1ean eta 8an jokatuko ditu neurketak, eta aurkaria Hernani edo Eibar-Usurbil arteko irabazlea izango da. Eskuzko finala ekainaren 28an jokatuko da Donostiako Atano III pilotalekuan, goizeko 10.30ean.
Ordiziak larruzko paleta eta pala motzeko txapelketan hartuko du parte. Lehenengo kanporaketan Donostiaren aurka jokatuko du: joaneko partida maiatzaren 11n izango da, eta itzulerakoa 18an Ordizian. Finala Ordizian jokatuko dute, ekainaren 7an, 18:30ean.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.