Borrar
Irakurle taldeko partaideak prest dira gaurko jaiaz gozatzeko. UDALA

Ormaiztegi

Goierriko Irakurle Taldeen VII. Topaketa larunbat arratsaldean

Bederatzi herritatik etorritako 60 irakurlek parte hartuko dute Irakurle Topaketan, Joseba Sarrionandiari omenaldia eginez

Viernes, 13 de junio 2025, 20:27

Goierriko Irakurle Taldeen zazpigarren topaketa egingo da larunbat honetan Ormaiztegin. Aurten, herriko irakurle taldeak hartu du antolakuntza ardura, iaz Gabirian lekukoa jaso ostean. Ekitaldia 17:00etan hasiko da San Andres herri eskolako Karramarro aretoan eta 19:00ak arte luzatuko da.

Goierriko bederatzi herrietako irakurle taldeetako 60 lagun inguru elkartuko dira hitzordu honetan, ohikoa bihurtu den irakurketaren bueltako topagunean. 2017an hasi ziren topaketak antolatzen, nahiz eta pandemiagatik bi urtez eten behar izan ziren. Aurtengoa zazpigarren edizioa izango da.

Urteroko ohiturari jarraituz, idazle baten omenezko tartea izango du aurten ere ekitaldiak. Aurtengo omendua Joseba Sarrionandia izango da, eta bere lanetako bat izango da solasaldiaren abiapuntu: 'Markos Gimenoren 101 letrakartel' (Pamiela, 2023). Idazlea bera ere izango da bertan, eta parte-hartzaileek aukera izango dute berarekin zuzenean hitz egiteko eta bere lana sakonago ezagutzeko.

Topaketa amaitzean, Ormaiztegik lekukoa pasako dio 2026ko topaketa antolatuko duen hurrengo herriari.

Kulturartekotasun jaia igandean

Asteburuko planak gainera igandean jarraikortasuna izango du, Kulturarteko festarekin. Goizeko 10:00etan ekingo zaio bihar ospatuko den VII. edizioari, gastronomia, kultura eta giroaz gozatzeko aukera eskainiz.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Goierriko Irakurle Taldeen VII. Topaketa larunbat arratsaldean

Goierriko Irakurle Taldeen VII. Topaketa larunbat arratsaldean