Tolosa Goierri
Goierriko Bola Txapelketako finalak Zegaman jokatuko dira
Secciones
Servicios
Destacamos
Tolosa Goierri
Goierriko Bola Txapelketako finalak Zegaman jokatuko diraJOSU ZABALA
ZEGAMA.
Jueves, 5 de junio 2025, 20:19
Biharko egunez, Zegama izango da Goierriko bola-jokoaren epizentroa. Urteko txapelketako azken tiraldia bertan jokatuko da, eta Belatxingak Bola Jokoa Klubeko kideek prest dute guztia. Txapelak jokoan egongo dira gizonezko, emakumezko eta gazteen mailan, eta final honek amaiera emango dio Goierriko zortzi herritako bolatokietan zehar ospatu den lehiaketa luzeari, aurtengo bolari trebeenak bilatzeko helburuz.
Txapelketa hau bolaleku estalia duten Goierriko herrietan jokatzen da: Olaberria, Legazpi, Mutiloa, Gabiria, Zerain, Segura, Idiazabal eta Zegama. Saio guztietako birla kopuruak zenbatuta, azken tiraldi honek erabakiko du nortzuk izango diren 2025eko txapeldunak.
Zegamako bolalekua berriki estali dutenez, lehen aldiz izango da horrelako final baten eszenatoki, eta horrek ilusio berezia piztu du bai herrian, bai Belatxingak klubaren baitan. Hori gutxi balitz, tiraldi irekia ere izango da egun berean: parte hartzeko ez da beharrezkoa beste herrietan aritua izatea, ezta federatua egotea ere.
Tiraldian parte hartzeko bi aukera egongo dira: goizez, 10:30etik 11:30era; eta arratsaldez, 16:30etik 17:30era bitartean izena emanez. Txapelketako azken puntuak jokoan egongo dira bihar, baina giro herrikoi eta irekia izango da nagusi, bola jokoa bertara-tzen direnei gerturatuz. Antola-tzaileek herritar eta bisitari guztiak gonbidatu dituzte Txarapeko bolatokira, bertatik bertara bizi-tzeko bola-jokoaren emozioa eta euskal kirol zahar honen indarra.
Zegamak, berriro ere, tradizioa eta kirola uztartuko ditu larunbat honetan. Eta bolen soinua, oraingoan, txapeldunen erabakigarri bihurtuko da.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.