Goierri Eskolako ikasleek 3D inpresio bidez egindako droneak hegan jarri zituzten

Ikasleak, dronea hegan jarri zuten unea. /
Ikasleak, dronea hegan jarri zuten unea.

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO GOIERRI.

Badirudi paketeak drone bidez jasoko ditugula etorkizunean eta Fabrikazio Aditibo Industrialaren inguruko masterra egiten ari diren ikasleak horretara iritsi ez diren arren, atzo eurek 3D inpresioaren bidez fabrikatutako osagaiak zeramatzaten droneak hegan jarri zituzten.

Fabrikazio Aditibo Industrialaren inguruko masterra egiten ari den lehenengo promozioak garatu du proiektua. Goierri Eskolak, IK4-Lortek eta Mondragon Unibertsitateak elkarrekin eskaintzen dute masterra. Fabrikazio aditiboa 4.0 industria deritzonarekin erabat lotuta dago eta ikasleek fabrikazio aurreratuko tekniketan konpetentziak eskuratzea du helburu. Lortu duten edo ez atzo ikusi ahal izan zuten, lehen promozioa osatzen duten bederatzi ikasleek -bost emakumezko eta lau gizonezko-, egindako prototipoak proban jarri zituztenean.

Talde bakoitzak dronearentzat lau oin fabrikatu behar izan ditu. Bi metalikoak eta beste bi, konpositezkoak. Halaber, eskatutako espezifikazioak bete beharra zeuzkaten, adibidez, osagaiaren prestazio mekanikoak, geometriaren dimentsioak edota ainguraketaren diseinua.

Ikasleek formazio saioen fasea bukatu dute eta datozen hilabeteetan enpresa kolaboratzaile batean Master Amaierako Lana egingo dute.