Goierri: Los alcaldes, municipio a municipio

DV

Altzaga: Altzaga Denok Elkarrekin taldeko Maite Garmendia izango da alkatea datozen lau urtetan, talde bereko Harritxu Muxika eta Asensio Urretabizkaia eta Altzagako Artea Taldeko Iñigo Olano eta aurreko alkatea zen Mitxel Arizkorretarekin.

Arama: Luis Garmendiak, Imanol Arangoak, Ion Barbadillok, Iker Irribarriak eta Unai Galparsorok osatuko dute udalbatza, Garmendia alkate aukeratu dutelarik. Asier Unanuek zinegotzia bezala ez, baina gobernu taldean lan egingo du.

Ataun: EH Bilduko bost zinegotzien aldeko botoekin aukeratu zuten atzo Martin Aramendi Ataungo alkate. EAJko alkategai Xabier Barandiaranek uko egin zion hautagaitza aurkezteari, eta jeltzaleek boto zuria eman zuten. Bertsoak kantatuz amaitu zuten kargu hartzeko ekitaldia.

Gabiria: Atzo goizean kargu hartu zuten Gabirian Udala osatuko duten zortzi gizon-emakumeek. Datorren lau urteetan alkate eta zinegotzi lanetan arituko direnak berri-berriak dira eginkizun horretan, ez baitu aurreko legealdiko inork errepikatuko. Hala, herrian udala osatuko duten kideak honakoak dira: Oier Oiarbide, Leire Urbieta, Ainhoa Arratibel, Eresti Oiarbide, Eñaut Igartzabal, Aratz Igartzabal, eta Juan Ramon Goikoetxea. baztarrika

Gaintza: Goizeko bederatzietan bildu ziren Gaintzako bost zinegotziak legealdiko lehen plenorako: Auritz Aurtenetxe, Gaizka Olaetxea, Andoni de Castro, Ignacio Javier Garmendia eta Uxue Irastorza. Denen artean hala adostuta, Gaizka Olaetxeak jarraituko du alkate postuan.

Idiazabal: Iñaki Alberdi, de EH Bildu, tomó posesión de su cargo como alcalde de Idiazabal, en un pleno celebrado ante numerosos vecinos. Iñaki se mostró agradecido a todos los que les habían votado y tuvo un recuerdo especial para Loinaz y Mikel. También dio las gracias al alcalde saliente, Ioritz Imaz, de Izal Bai, por la ayuda de estos últimos días. Finalizó diciendo que él y sus compañeros harán todo lo posible en trabajar por el pueblo, y tambien pidió para ello el apoyo de los vecinos. elorza

Itsasondo: EH Bilduk irabazi zituen maiatzaren 26ko udal hauteskundeak bost kide lortu ondoren eta horrela Iñaki Aizpuru bihurtu da alkate berria. EH Bilduko udal taldea honako zinegotziek osatu dute: Nagore Etxeberria, Gorka Martinez, Aiora Zurutuza eta Maddi Alberdi. EAJren taldea: Judith Otegi eta Imanol Lasa.

Legorreta: Goizeko 11:00etan egin zuten batzarra Legorretan, eta duela lau urte bezalaxe, EH Bilduko Zelai Amenabarro hautatu zuten alkate. Udalbatza bere taldekide Iñigo Lasak, Olaia Exkixabelek, Mari Carmen Gaztañagak eta Garikoitz Maizek eta EAJko Aitziber Meabek, Garbiñe Garmendiak, Ainara Amenabarrok eta Izaskun Zubeldiak osatu dute.

Mutiloa: Eguerdian osatu zen Mutiloan hurrengo lau urteetan agintaldian egongo den udal korporazioa; Mutiloako herri kandidaturakoak zazpiak. Iñaki Ugalde alkatea izango da berriro ere, eta sei zinegotzi arituko dira elkarlanean: Erkuden Agirre, Asier Agirre, Jule Aranburu, Arantza Oiarbide, Aitor Astobiza eta Iñaki Zabalo.

Olaberria: Jokin Garmendiak jarraituko du alkate karguan datozen lau urteetan, atzo udalbatza egin ostean. O.E.O.ko zinegotziak Nerea Castaño, Eli Canales, Irene Irastorza, Maider Aguirre izango dira eta EH Bildutik Aitor Urkiola eta Peio Jauregi. Jokinek azpimarratu zuen oraingo legegintzaldian emakumezkoak gizonezkoak baino gehiago izango direla, lau eta hiru gizon. Aitor Urkiolak bere aldetik esan zuenez euren lehentasuna «herritar guztien ongizatea bermatzea da». Hala, «lanerako konpromezuz gure emaitzak elkarlanean aritzeko prestutasuna» agertu zien «udalbatza honetako hautetsiei eta herritar guztioi». /parra

Ormaiztegi: Zerrendarik bozkatuena Ormaiztegi Batzen izanik eta Jon Enrique zerrenda buru, bera izango da berriz ere hurrengo lau urteetan alkate. Hurrengo lau urteetarako Udal Gobernua horrela osatuta geratu delarik, Ormaiztegi Batzenetik Jon Enrique alkatea, Agustin Gilabert, Dunixi Murua, Juan Lobato, Miren Lierni Yurrita eta Ione Usabiaga zinegotziak eta EH Bildutik Asier Etxarri, Garazi HachEmbarek eta Aitor Okariz.

Zaldibia: 2015-2019 agintaldian alkateorde izan den Eztitxu Mujikak hartuko zuen atzo alkate kargua, estreinakoz, EH Bilduk udal hauteskundeetan lorturiko sei zinegotzien aldeko botuekin. Beste hiru zinegotziek EAJ-PNV ordezkatuko dute. iraola

Zegama: Zegama Lantzeneko bost ordezkarien aldeko botoarekin Joseba Izagirre izendatu zuten berriro ere Zegamako alkate datozen lau urteetarako. EH Bilduk lau zinegotzi izango ditu udalean. albizu