
Bidania-Goiatz
Goiatzen hasiko da aurten Euskal Herriko Azkartasun Sega ligaxkaSecciones
Servicios
Destacamos
Bidania-Goiatz
Goiatzen hasiko da aurten Euskal Herriko Azkartasun Sega ligaxkaAmaia Núñez
Bidania-Goiatz
Martes, 22 de abril 2025, 20:59
Almitza Sega elkarteak Euskal Herriko azkartasun sega ligaxka antolatu du aurten ere, lehiaketako hamaseigarren edizioa izango dena. Ohi bezala hiru jardunalditan banatuta egongo da maiatza eta ekaina bitartean eta parte hartu nahi dutenek izena ematea irekita dute dagoeneko.
Izena emateko almitzasega@gmail.com helbidera idatzi edo 677 095 864 telefono-zenbakira deitu beharko da. Hiru jardunaldien ondoren, sailkapen orokorraren arabera erabakiko dira Bavarian jokatuko den Europako Sega txapelketako euskal ordezkariak.
Bost mailatan egingo da txapelketa: nagusietan emakumezkoak zein gizonezkok, 14 urtera arteko haurrak, 18 urte bitarteko gazteak eta beteranoak. Iaz bezala Goiatzen egingo da lehenengo jardunaldia. Maiatzaren 25ean izango da eta hurrengoak Etxalekun, ekainaren 14an, eta Hernanin, ekainaren 28an, egingo dira. Txapelketa europar sega modalitatearen arabera jokatuko da, hau da, ahalik eta azkarren eta txukunen ebakitzea hartuko da kontutan. Horrela, txukuntasuna denbora-zigorrez epaituko dute jardunaldi bakoitzean, mozteko erabili den denborari zigorreko denbora batuta.
Nagusietan, emakumezkoek 35 metro koadroko saila ebaki beharko dute eta gizonek 100 metro koadrokoa; haurrek 25 metroko sailean lan egingo dute, eta gazteek eta beterakoek 35 metro koadrokoan. Haur eta gazteen mailatan, neska-mutilak batera arituko dira.
Iaz adin ezberdinetako ia 40 segalarik parte hartu zuten txapelketa honetan. Goiatzen, Udaben eta Leaburun jokatu zen ligaxka eta amaieran, Altzo Jauregi izan zen txapelduna gizonezkoen mailan eta Alaitz Imaz emakumezkoen mailan.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Hallan muerta a la mujer que se cayó ebria estando con un bebé de 1 año a su cargo
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.