Tolosa Goierri
Gizarte zerbitzuen inguruko hitzaldia astelehenean Jubilatu Elkarteak antolatutaSecciones
Servicios
Destacamos
Tolosa Goierri
Gizarte zerbitzuen inguruko hitzaldia astelehenean Jubilatu Elkarteak antolatutaA. N.
amezketa.
Viernes, 17 de enero 2025, 20:10
Herriko Gizarte Zerbitzuen inguruko hitzaldia egongo da astelehenean, Elordi Jubilatu Elkarteak antolatuta. Bertan, Gizarte Zerbitzuen arduradun den Larraitz Agirre teknikariak, udal zerbitzu honek eskaintzen dituen aukerak azalduko dizkiei. Herritar guztiei zuzendutako hitzaldia izango da, jubilatuez gain. Saioa Pernando Amezketarra Kultur Etxean izango da, datorren astelehenean, urtarrilaren 20an, 18:00etan.
Urte berriarekin batera, martxan da berriro Amezketako Irakurketa Taldea. Aurtengo lehen saioa urtarrilaren 30ean egingo dute, 19:00etan Pernando Amezketarra Kultur Etxean. Bertan, Iñaki Petxarroman kazetari, idazle eta bertsolariaren 'Lehendakariaren alaba' eleberria landuko dute.
Bere azken liburua Euskal Herriko politika eta mundu mailako larrialdi klimatukoa uztartzen dituen distopian oinarritzen da. Idazleak berak ere parte hartuko du saioan. Irakurketa taldea irekia da eta nahi duten herritar guztiak daude bertan parte hartzera gonbidatuak.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.