Jai giroa nagusi azken egunetan

Astelehenean herriko gazteek musika emanaldia eskaini zuten/ A.B.
Astelehenean herriko gazteek musika emanaldia eskaini zuten / A.B.

ARANTZAZU BAZTARRIKAGABIRIA.

Herriko festetan jadanik murgildu gara Gabirian, baina aurretiaz, bestelako ekintaldiak ere izan ditugu motorrak berotzen hasteko.

Batetik, abuztuaren 10ean San Lorentzo jaiak ospatu ziren Zuazola auzoan. Goizean meza eta hamaiketakoa egin ziren Korta jatetxean eta arratsaldean, berriz, mus txapelketa izan zen. Txapelketa honetan 22 bikote lehiatu ziren, eta Ignacio Torres eta Josemi Guillormek osaturiko bikote beasaindarra gailendu zen. Bigarrenak Joxean Iraeta eta Juan Cabrejas izan ziren, eta hirugarren postuan gelditu ziren lehen gabiriarrak: Juan Ramon Aramendi eta Joxean Ormazabal.

Bestetik, abuztuak 12ko iluntzean, festak hasteko bezperan, kultur etxe azpian herriko musikari gazteek osaturiko Bezperakok eta Bolumena taldeen emanaldia egon zen. Agerikoa da musikari ederrak badaudela eta izango direla Gabirian, izan ere aurretik ere egon dira. Horietako aipagarrienetako bat, Jose Antonio 'Pepe' Arzelus, piano, akordeoi eta organo jotzailea, Bolero taldeko kidea, aste honetan zendu da eta bere omenez egingo da abuztuak 16, San Roke eguneko meza 11:00etan.

Temas

Jaiak