Jai giroa nagusi atzotik Leitzan

Gabriel Saralegi pozik suziria eskutan duela atzo. / ZABALETA
Gabriel Saralegi pozik suziria eskutan duela atzo. / ZABALETA

Asteazkena arte makina bat gauza ikusteko eta entzutekoak dira leitzarrak, egitaria zabala prestatu baitute aurtengoan ere

ELISA BELAUNTZARAN LEITZA.

Lehertu da pesta eta jai giroa Leitzan. Arratsaldeko 6etan, suziriarekin eman zieten hasiera aurtengo San Tiburtzio festeei. Gabril Saralegi puntual iritsi zen bere bizitzako une berezienetakora, bere sorterriko txupinazora. Ondoan, Txaro Saenz andrea eta Ainara alaba izan zituen. Pozik agertzen zen Saralegi eta herritarren babesa jaso zuen txupina pizterakoan.

Eguerdi partean plazan ikusi ahal izan zuten. Koadrileen arteko herri kirol desafioa izan zen eta aurten ere, maila bikaina erakutsi zuten leitzarrek. Lau emakume atzokoan plazan. Lapaitz taldea nagusitu zen baina puntu batengatik Saltsero totalak taldekoen aurka.

Puntu baten aldeak erakusten zuen lehia gogorra izan zela atzo eguerdian Leitzako plazan. Leitzarrek ez zuten hutsik egin duten famarekin eta 'afizionatuen' arteko herri kirol desafioa baldin bazen ere, ez zuten amorerik eman nahi izan eta azken unera arte emozioa bizi izan zen. Arratsaldean, festa plazan jarraitu zuen.

Ezpatadantzariak plazan

Goizeko 8:00etan diana txistulariekin izango da. 09:00etan berriz, entzierroa eta behiak plazan. 10:30ean Meza izango da Leitzako parrokian. Ondoren, hamaiketakoa karrapen. 12:00etan, Aurrera dantza taldeko ezpatadantzariek plazan eskainiko dute. Gero, afizionatuen arteko pilota partidak iragarrita daude plazan.

Arratsaldeko 13:00ean, Aurreratik Incansables txaranga aterako da. Gero, 17:00etan Leitzako bertso eskolako bertsolariak Aurreran arituko dira. 18:00etan, zezenak plazan. 19:00etan berriz, Herri kirolak plazan Lasto altxatzen, lasto botatzen eta ingude altxatzen, Jon Lapazaran eta Garbiñe Lopez de Auralde. Harri jasotzen, Karmele eta Jon Gisasola eta giza proban Joseba Santxez arituko da.

Ondoren, goxokiak banatuko dira. 19:30ean, Incansables txaranga eta buruhaundiak aterako dira. 21:00etan, Leitzako ingurutxoa nahi duen guztiarentzat. Horrez gero, suzko zezena aterako da. 23:00etan, Koban eta Katez taldeen kontzertuak plazan. 01:00 Incansables txarangaren erronda egingo da.

Temas

Jaiak

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos