Secciones
Servicios
Destacamos
NÚÑEZ
IRURA
Sábado, 21 de septiembre 2019, 00:33
Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.
Compartir
. Irurako plaza herritarrez bete zen udako ia azken jaien ospakizunei hasiera emateko. Aurten herriko zaintzaileak izan ziren txupinazoa botatzeko arduradunak. Marian Iturbek, zaintzaile guztien izenean, plazara bertaratutako guztiei eskertu zien emandako aukera, «harro gaude eskaini diguzuenagatik eta lanean jarraitzeko indarra eman digu», aitortu zuen.
Txupinazoa baina lehenago, udal ordezkariek harrera berezia egin zieten herriko zaintzaileen ordezkariei, bai senideei bai profesionalei ere, eta oroigarria eman zieten. Gorka Murua alkateak adierazi zuen «plazan egongo diren guztiek pentsatzen dute merezi duzuela balkoian egotea. Lan gogorra da egiten duzuena, askotan egokienak ez diren baldintzetan, adinekoak zein beharra duten haurrak edo helduak zainduz».
Udal zaintza zerbitzuko zaintzaile guztiek bota zituzten suziriak, eta jarraian, goxokiak eta globoak bota zituzten udaletxeko balkoitik guztientzat, eta herensugea jaitsi zen kanpandorretik. Ondoren, herriko txistulariak, buruhandiak eta erraldoiak kalejiran atera ziren herrian zehar. Haurrek eta gazteek ederki pasa zuten buruhandiekin jolasean, nahikoa korrika eginez. Gaur, larunbatean, gazteen eguna izango da. Goizeko 9:00etan aterako dira gazteak kalejiran San Migel plazatik, herriko etxe eta baserrietan dantzatzera.
Gainera, egun guztian haur-parketa egongo da garbilekuko plazan, 11:00etatik 13:00etara eta 15:30etik 18:30era. Gazteak 13:00ak aldera itzuliko dira herri-gunera eta dantza-soka eskainiko dute plazan. 14:00etan haurren eta gazteen bazkariak izango dira.
Arratsaldeko 18:30etik aurrera poteo musikatua egingo da Elektropapo elektrotxarangarekin. Iluntzeko 21:00etan gazteen afaria egingo da, eta 23:30ean Governors eta Bad Sound taldeen kontzertuak hasiko dira.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.