Giro onean agurtu zituzten Alkizako jaiak

Jakes harri kubikoa jasotzen. / NÚÑEZ
Jakes harri kubikoa jasotzen. / NÚÑEZ

NÚÑEZ ALKIZA.

Asteburu luzearen ondoren giro onean eta eguraldi apartarekin agurtu zituzten Alkizako 2018ko jaiak. Goizean herriko haurrek pelota partidak jokatu zituzten eta ondoren, ohitura den bezala, txakolin-dastaketa egin zen plazan. Eguraldia lagun, herritarrez zein bisitariz bete zen plaza jai-batzordeak eskainitako edariak zein sardina erreak dastatzeko. Arratsaldean, berriz, bertsolarien emanaldiak agurtu zituen jaiak.

Bestalde, larunbat gauean profesionalen herri-kirol jaialdia egin zen Alkizako udal pilotalekuan. Beste urte batez harmailak zein kantxako aulkiak ikuslez bete ziren aizkolariek zein harri-jasotzaileek eskainitako erakustaldia ikusteko.

Aitzol Atutxa, Ugaitz Mugertza, Arria V.a, Joseba Otaegi, Iker Vicente eta Ruben Saralegi izan ziren jaialdiko sei aizkolariak. Lehenengo, bakoitzak kana-erdiko bana nork lehenago ebaki aritu ziren eta ondoren, bikoteka, 80 ontzako enbor bana moztu behar izan zuten. Ohitura den bezala, bikoteka hamarna enbor ebakiz amaitu zuten jaialdia.

Aizkolariekin lana tartekatuz Mikel Lopetegi 'Urra', Hodei Iruretagoiena 'Izeta IV.a' eta Jakes Iruretagoiena 'Izeta V.a' izan ziren. Guztietan gazteena, 'Izeta V'ak ireki zuen erakustaldia 42 kiloko zilindroarekin eta 25 kiloko kubikoa esku batez altxatuz. Gainera, Urrak eta Izena IV.ak 113 kiloko eta 125 kiloko harriekin bi minutuko saioak egin zituzten. Agurra 100 kiloko koparekin egin zuen Izena IV.ak eta 100 kiloko bolarekin Urrak.

Temas

Jaiak

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos