Giro ederrean ospatu ziren frontoi zaharreko finalak

Ederki pasatzen dute txikienek zezentxoen entzierroarekin./
Ederki pasatzen dute txikienek zezentxoen entzierroarekin.

YARZAALTZO

. Altzoko San Inazio jaiak egitarau oparoarekin ospatu zituzten. Haurrak eta gaztetxoak ederki ari dira pasatzen egunero entzierro txikian zezentxoen aurrean korrika.

Gainera, aurten ere herriko haurren eta gazteen arteko pelota-txapelketa antolatu zen elizaren atzeko frontoi zaharrean. Azken hilabetean txapelketako kanporaketak jokatu ondoren, San Inazio bezperan jokatu zituzten finalak. Giro ederra izan zen urtero bezala, pelotariak animatu zituzten ikusle ugarirekin.

Haurren mailan Ibaik eta Manexek irabazi zuten 16-7 Gailurren eta Martinen aurka; gaztetxoetan Arkaitzek eta Olaiak 18-7 garaitu zuten Unaxek eta Saioak osatutako bikotea; helduen mailan, nesketan, Anek eta Ainhoak irabazi zuten 22-16 Izaroren eta Aneren aurka, eta mutiletan, Mikelek eta Aritzek irabazi zuten 22-21 Pelloren eta Anderren aurka.

Bestalde, mus-txapelketa ere antolatu zen Elordi elkartean. Parte hartu zuten bikote guztietan Xumai Aizpuru eta Lander Karrera izan ziren garaileak.

Gainera, ohitura den bezala herriko patroiaren eresia dantzatuz hasi zuten San Inazio eguna altzotarrek. Herriko plaza herritarrez bete zen gauerdian emanaldia ikusteko.