Borrar
Hainbat emanaldi eskaini zituzten dantzariek. NUÑEZ
Giro ederrean ospatu zuten Dantzari Txiki eguna haurrek

Giro ederrean ospatu zuten Dantzari Txiki eguna haurrek

NUÑEZ

LEGORRETA.

Miércoles, 15 de mayo 2019, 00:23

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Dantzari Txikiz bete zen igandean Legorretako herri gunea beren eguna ospatzeko asmoz. Irrintzi Alai taldearekin batera, Beasaingo Aurtzaka, Zaldibiako Iztueta eta Ordiziako Amets-bide dantza-taldeek parte hartu zuten ekitaldian.

Eguerdian atera ziren elizako kanpaiekin batera herrian zehar kalejira egitera eta auzo ezberdinetan eskaini zituzten euskal-dantza ezberdinen emanaldiak. Haurrek eta gaztetxoek sardinerak, zinta-dantza, ipurdi-dantza, makil-dantza edota banakoa dantzatu zituzten. Gurasoak eta herritar ugarik jarraitu zituzten dantzari gazteak herrian zehar eta gogoz txalotu zuten emanaldi bakoitza.

Legorretako plazan bukatu zen kalejira eta ohitura den bezala Ikurrin-dantza, txulalai, fandangoa, arin-arina eta kalejira dantzatu zituzten Legorretara hurbildu zirne dantzari denek batera.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios