Giro ederrean ospatu zituzten jaiak Alkizan

Arrietak Rotetaren eskutik jaso zuen jokalari onenaren saria./
Arrietak Rotetaren eskutik jaso zuen jokalari onenaren saria.

NÚÑEZ ALKIZA.

Mozorro eguna ospatu zen atzokoan Alkizan eta herritar ugari atera ziren kalera mota guztietako pertsonaiez jantzita. Gainera, frontoiko harmailak ikuslez bete ziren beteranoen pilota-txapelketako finalak ikusteko. Partida lehiatuak izan ziren eta ikusleek gogoz txalotu zituzten bikote guztiak.

Hirugarren eta laugarren posturako partidua jokatu zen lehenengo eta, jarraian, finala izan zen. Aurtengo beteranoen txapelketa Manex Arrietak eta Julen Sorarrainek osatutako bikoteak irabazi zuen, 22-18 Aitor Sorarrainen eta Urko Aranzaberen aurka. Hirugarren Igor Aranzabe eta Igor Etxabe izan ziren 22-15 irabazita, Jokin Saralegiri eta Mattin Gorostidiri. Antzieta Iturgintzak emandako finaleko jokalari onenaren saria Manex Arrietak jaso zuen.

Gaurko egitaraua

Goizeko 10:30ean txirrindulari lasterketa antolatuko da haurrentzat eta gaztetxoentzat, plazatik abiatuta. Ondoren, eguerdian meza ospatuko da elizan eta 14:00etan jubilatuentzako bazkaria izango da. Arratsaldean, 17:00etan herri-kirol erakustaldia egingo da Asier Saralegi, Izaskun Mendizabal eta Jon Zabalaren omenez. Aurten Alkizarrak Zizurkildarren aurka arituko dira lanean. Jarraian, sagardo-dastaketa egingo da. Gaueko 23:00etan profesionalen herri-kirol jaialdia egingo da frontoian. Aitzol Atutxa, Ugaitz Mugertza, Arria V.a, Joseba Otaegi, Iker Vicente eta Ruben Saralegi aizkolariak arituko dira bakarka zein bikoteka, eta Mikel Lopetegi 'Urra' Hodei Iruretagoiena 'Izeta IV.a' eta Jakes Iruretagoiena 'Izeta V.a' ere arituko dira erakustaldia eginez.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos