Giro ederrean agurtu zituzten Sanpedroak Leaburun

Aparrarekin nahi adina jolastu zuten haurrek goizean. /  YARZA
Aparrarekin nahi adina jolastu zuten haurrek goizean. / YARZA

YARZA LEABURU-TXARAMA.

Leburu-Txaramako herritarrek eguraldia lagun zutela agurtu zituzten San Pedro jaiak datorren urtera arte. Goizean plazan jende ugari elkartu zen txakolina eta pintxoak dastatzeko. Aldi berean, haurrek ederki pasa zuten apar-festan, bazkalordura arte aparrarekin nahi adina jolastuz.

Arratsaldean berriz, herri kirol jaialdia antolatu zen frontoian. Bi taldetan banatuta trontzan, txingatan eta korrika aritu ziren herriko gazteak.

Arrospide, Unai Zabala eta Kañamares aita-semeek lagundu zieten aizkoran. Lehia berdindua izan zen baina azkenean talde gorriak irabazi zuen, urdinak baina segundo batzuk lehenago amaituz. Saioari amaiera emateko, aizkoran hiru enbor moztu behar izan zituen bikote bakoitzak. Lehia hau ere oso berdindua izan zen arren, Anjel Arrospidek eta Unai Zabalak amaitu zuten lehenengo.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos