Giro ederra San Pedro egunean

Hamaiketakoa eta euskal dantzetan oinarritutako koreografiak. / YARZA
Hamaiketakoa eta euskal dantzetan oinarritutako koreografiak. / YARZA

YARZALEABURU-TXARAMA.

Herriko zaindariaren eguna jai giroz beteta ospatu zuten Leaburuko herritarrek. Goizean meza nagusia eskaini zen San Pedro parroki-elizan, eta ondoren, hamaiketakoa eskaini zen herritarrentzat. Bestalde, Oinargi dan-tza taldeko haurrek eta gazteek emanaldi berezia eskaini zuten plazan. Aurten herriko eskola zaharra oroitarazi nahi izan zuten, 1974an itxi zena. Adin guztietako dantzariek musika estilo guztietara egokitutako koreografiak dantzatu zituzten. Kuriositatez, dantzarietako bat, hasieran andereñoaren papera egiten zuena, Mari Carmen azkeneko andereñoaren biloba da.

Leaburuko sanpedroek gaur azken eguna izango dute. Eguerdian txakolin-dastaketa egingo da pintxoz lagunduta, eta aldi berean eskulanak izango dira haurrentzat eta gazteen- tzat. Arratsaldean, berriz, 18:00etatik aurrera herri-kirol erakustaldia eskainiko dute herriko gazteek. Aizkoran Unai Zabalak eta Angel Arrospidek osatutako bikotea Kañamares aita-semeen aurka arituko da. Jarraian, 19:30ean, Tio Teronen Semeak dantza taldeak 'Freshcool' eskainiko du.