Giro ederra Orexako santakruzetan

Txikienek ederki pasa zuten zezentxoarekin jolasean. / ARRATIBEL
Txikienek ederki pasa zuten zezentxoarekin jolasean. / ARRATIBEL

YARZA OREXA.

Eguraldi ona lagun, giro ederra izan zen Orexako jaietan. Haurrentzako zein helduentzako ekitaldiak izan ziren. Adibidez, Ituño magoaren ikuskizunarekin ederki pasa zuten haurrek zein gaztetxoek. Gainera, gustura parte hartu zuten magoari truku ezberdinak egiten lagunduz. Esperientzia oso dibertigarria izan zen herriko gazteentzat.

Era berean, infantil eta kadete mailako pilota partidak izan ziren festetan baitan. Frontoia ikuslez bete zen partidetarako eta gogoz txalotu zituzten pilotariak. Txikienek ere ondo pasatzeko aukera izan zuten jaietan zezentxoarekin jolasean.