Giro ederra Legorretako taldekako erlojupeko Gipuzkoako Lasterketan

Herritar ugari hurbildu zen txirrindulariak animatzera. Allerru Badi eta Gipuzkoa-Ogiberriko neskak, podiumean. / ARGAZKIAK: NUÑEZ
Herritar ugari hurbildu zen txirrindulariak animatzera. Allerru Badi eta Gipuzkoa-Ogiberriko neskak, podiumean. / ARGAZKIAK: NUÑEZ

NUÑEZLEGORRETA.

Gipuzkoako txirrindulari taldeek Legorretako plazan zuten hitzordua Erlojupeko Gipuzkoako Taldekako txirrindulari lasterketan. Herriko plazan izan zuen hasiera eta bukaera lasterketak, eta taldeek bailaran zehar prestatutako zirkuitua osatu behar izan zuten. Herritar ugari gerturatu ziren plaza ingurura txirrindulari gazteak, kadete eta junio mailakoak, animatzera.

Kadete mailan Viveros San Anton taldea izan zen garaile, bigarren Andoaingo Txirrindularitza eskola eta hirugarren Dinuy. Gainera, parte hartu zuten nesken bi taldeen artean, Gipuzkoa-Ogiberri izan zen garaile eta Allerru-Badi bigarren. Junior mailan, Donosti Berri Txirrindulari Eskolak eraman zuen garaipena. Bigarren izan ziren Atracciones Sanz-Epi Kris taldeko txirrindulariak eta hirugarren Ampo Ikolan Sports taldekoak.

Sari banaketaren baitan, Javier Goenaga omendu zuten eta bere oroimenezko argazkia oparitu zion antolakuntzak Oriako Limousin taldeari, Aitor Ayerza lehendakariak jaso zuena.