Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Gazteen Trikiti Txapelketako parte hartzaileak. NÚÑEZ
Giro ederra Goiazko Andra Mari jaietan

Giro ederra Goiazko Andra Mari jaietan

Goiazko Lehenengo Gazteen Trikiti Txapelketa antolatu zen eta zortzi bikotek parte hartu zuten

NÚÑEZ

BIDANIA-GOIATZ.

Martes, 14 de agosto 2018, 00:19

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Goiazko Andra Mari jaiak aurrera doaz giro onean, ekitaldiz betetako jaiak ospatuz. Ohiturari jarraituz, herriko dantzariek emanaldia eskaini zuten igandean meza nagusiaren ondoren. Gazteek ikasturtean ikasitakoa erakutsi zuten, hala nola, Agurra, Iturria, Gorulariena, Makil handi, Agintariena edota Iekorako kate dantza, besteak beste, baita koreografia berriagoak ere. Plazan elkartu ziren ikusleek gustura txalotu zuten haurren zein gaztetxoen emanaldia. Iñigo Etxeberria, Maite Larrarte eta Maria Camarero izan dira irakasleak.

Bestalde, Goiazko Lehenengo Gazteen Trikiti Txapelketa antolatu zen. Zortzi bikotek parte hartu zuten txapelketan, ikusle ugari erakarri zituena. Bikote bakoitzak trikitixa, porrusalda eta fandango edota arin-arina jo behar izan zituen Jagoba Uranga trikitilariak eta Aiora Irazusta pandero-joleak osatutako epaimahaiaren aurrean. Sei bikote parte hartzaileak oholtza gainetik igaro ondoren, Eneko Urkolak eta Julene Sarabiak osatutako bikoteak irabazi zuen, bigarren Julen Labaka eta Garazi Larrañaga izan ziren.

Gaur asteartean, sagardo dastaketa egingo da arratsaldeko 19:00etan. Zazpi sagardo desberdin dastatzeko aukera izango da, doako pin-txoekin. Gaueko 22:30ean, bertso-pilotako finala jokatuko da, eta ondoren Bide batez taldearekin dantzaldia hasiko da.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios